Dozenaka lagun elkartu dira Oletako landan erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria zabaldu eta maiatzaren 6an egingo diren herri galdeketen aldeko kanpainari hasiera emateko
Goizean goizetik zutabeak abiatu dira Aiaraldeko herri desberdinetatik Salmanton ondoan dagoen Oletako landara: Urduñatik, Artziniegatik, Kexaatik, Salmantonetik eta Amurriotik. Gazteek, bere aldetik, bizikleta martxa antolatu dute. Zutabe desberdinek Oletako trikuharriaren inguruan egin dute bat.
Erromeria, dantza-plaza, herri-kirolak eta beste hainbat ekintza burutu dituzte bertan. Antolatzaileen hitzetan "gure hurrengo geltoki diren maiatzaren 6-ko herri galdeketak prestatzeko abiapuntua da hau".
Maiatzaren 6an erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketak burutuko dira Laudion, Amurrion, Artziniegan, Okondon eta Aiaran.
Argazkiak: Jose Mari Gutierrez, Aitor Burgoa