Gaur 12:30ean LAB sindikatuak Laudion egingo duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du Aiaraldeko Ernaik. Bideoa plazaratu du horretarako, azken hilabeteetan eskualdean egondako hainbat gatazkei -Tubacex lantegikoari batez ere- erreferentzia eginez.
Atzo Gazteria, lana eta prekarietatea txostena aurkeztu zuten Ernaik eta LABek Laudioko Gaztetxean, hainbat eragile eta norbanakok Maiatzaren Lehenaren testuinguruan antolatutako egitarauaren barruan.