%16.86koa izan da parte hartzea herri galdeketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mai. 6a, 21:48

Herritar ugarik hartu du parte kontsultan. / Aiaraldea.eus

"Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondatea aske eta demokratikoa izanik?". Galdera horri erantzun diote 4.847 herritarrek. Horietatik 4.708k erantzun dute baiezkoa; hots, %97.13k. Parte hartzea %16.86koa izan da.

Herri galdeketak ezaugarritu du maiatzaren 6a eskualdeko 6 herritan. Izan ere, Artziniegan, Okondon, Aiaran, Amurrion, Laudion eta Arakaldon 30.000 herritarrek izan dute erabakitze eskubidearen inguruko kontsultan parte hartzeko aukera, eta %16.86ak babestu du kontsulta.

Emaitzak herrika
Herri txikietan bildu ditu Aiaraldea Bat elkarteak boto-emaile gehien. Hurrenez hurren, ondorengoak dira eskualdean kontsultak izandako parte hartzearen ehunekoak, Gure Esku Dagoren arabera:

  • Arakaldo: Parte hartzea %25,60 (32 boto); baiezkoak 32.
  • Okondo: Parte hartzea %27,41 (264 boto), baiezkoak 257, ezezkoak 5, zuriak 2.
  • Artziniega: Parte hartzea %19,53 (289 boto); baiezkoak 274, ezezkoak 3, baliogabeak 1, zuriak 11.
  • Aiara: Parte hartzea %18,84 (449 boto), baiezkoak 428, ezezkoak 5, zuriak 14, baliogabeak 2.
  • Amurrio: Parte hartzea %17,01 (1.485 boto); baiezkoak 1.442, ezezkoak 20, zuriak 13, baliogabeak 10.
  • Laudio: Parte hartzea %14,65 (2.328 boto); baiezkoak 2.275; ezezkoak 32, zuriak 14, baliogabeak 7.

Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon aurreko urteetan antolatu dituzte herri galdeketak. Hortaz, Urduña da gaur-gaurkoz Aiaraldean kontsulta egin ez duen herri bakarra. 

Emozioa nagusi
Momentu hunkigarriak utzi ditu egunak, zenbait herritan. Amurrion, esaterako, sahararrak euren herrialdeko banderarekin adierazi dute babesa. Juan Jose Ibarretxek 10:00ak aldera egin du agerraldia Laudioko Ugarte plazan. Hedabideei, baina, ez die adierazpenik eskaini. Aiaraldea komunikabideari arrazoia azaldu dio: "Ni ez naiz gaurko protagonista".

Arakaldon, aldiz, 93 urteko emakume batek hunkituta sartu du boza ontzian, Jabi Asurmendik kontatu duenez: 

Erlazionatuak

Herri galdeketa argazkitan

Erredakzioa 2018 mai 06 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide