"Aiaraldeko Berdintasun Gunea" eratu dute, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eta beste hainbat proiektu gauzatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko mai. 10a, 07:00

Arespalditzako emakumeen gelan izango da zita. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 17an bilduko da Foroa, lehenbizikoz. Arespalditzako Emakumeen Gela izango da topalekua. 

Maiatzaren 17an 17:00etan izango da "Aiaraldeako Berdintasun Gunea" aurkezteko hitzordua. Haurtzaindegi eta garraio zerbitzua egongo da, eskatzen dutenentzat. Horretarako ordea, maiatzaren 14a baino lehen bidali beharko da mezua 686 587 889 zenbakira edo cayala.miren@ayto.araba.eus helbide elektronikora.

Miren Urresti Aiarako Kuadrillako teknikariak adierazi duenez, eskualdeko elkarte eta talde feminista guztiak gonbidatu dituzte, "baita berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka dauden guztiak ere". 

Helburuak
Bileraren bidez nahi dute indarkeria matxistaren aurkako protokolo eta planerako ekarpenak jasotzea. Aurreratu duenez, Aiaraldeko berdintasun topaketa antolatzen ere hasiko dira. Gunearen helburuez galdetuta, berdintasunaren aldeko espazio parte hartzailea eratzea lortu nahi dutela azpimarratu du Urrestik. "Herrietan badaude eta eskualdekoa nahi dugu martxan jarri, ekintza bateratuak elkarrekin antolatu eta koordinatzeko".

Lehen saioa berezia izanik, gonbidatu berezia ekarriko dute: La Felini. "Ongi etorria eta amaierako laburpena egingo du berak".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide