Atzo ospatu zen Gasteizen Hala Bedi irrati librearen "Gala bedi" ekitaldia, Jimmy Jazz aretoan. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak jaso zuen "Utopia" saria, euskararen eta eraldaketa sozialaren alde egiten ari den lanaren aitortza gisa.
“HalaBeditarrak” saria ere banatu zuten atzoko ekitaldian, “Hala Bediko egunerokoa posible egiten dutenak zoriontzea zen asmoa”, azaldu dute irrati libreko kideek, “mugimendu Feministako kide batek, pentsiodun batek, gaztetxero batek eta komunitatera batu den azken Halabelarriak jaso dute saria, guztien izenean”.
“Herria Bizirik” saria, aldiz, Gazte Emantzipaziorako Sareak jaso zuen. “ Urteko kolektiboetako bat baloratu nahi izan da sari honekin, okupaziotik haratago joateagatik eta espekulazioa salatzeagatik”.
Umoreak eta ironiak protagonismo handia izan zuten gala osoan zehar. “Hala mierda” saria izan zen horren adierazle. Udaltzaingoari eta Delikuentzia Kanpora plataformari eman zieten saria.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide