Asteburuan bukatuko da Arabako Bolatoki Txapelketaren 45. edizioa. Okondon hasi eta Aiaraldeko bolatoki guztietatik igaro da txapelketa martxoaren 10az geroztik. 62 lagunek hartu dute parte guztira.
Azken bi tiradak
Maiatzaren 26an eta 27an ebatziko da txapelketaren emaitza Tertanga eta Lendoñobeitiko bolatokietan, hurrenez hurren. Emakumezkoetan Bea Isasi doa sailkapenean buru 663 punturekin. Aparteko ezustekorik ezean berak irabaziko du txapelketa sailkapenean bigarrenak, Estrella Alonsok, 622 puntu lortu baititu. Irabazleak Bizkaiko Bolatoki Txapelketan parte hartzeko pasea lortuko du.
Gizonezkoetan lehia biziagoa espero da Tertanga eta Lendoñobeitiko tiradetan. Carlos Olabarrieta doa buru 681 punturekin baina atzetik Ibon Guaresti eta Jose Luis Sanchez ditu puntu bat eta bi puntu eskaseko diferentziarekin.