Gaur Tubacexen bozkatuko den lan-hitzarmenaren onurak nabarmendu dituzte ELA, CCOO eta Independenteek

Txabi Alvarado Bañares 2018ko mai. 31a, 13:18

Laudio eta Amurrioko lantegietan 30 milioi euroko inbertsioa egitea barnebiltzen du hitzarmen proposamenak. / Aiaraldea.eus

87 kontratu mugagabe sortuko liratekeela, soldatetan igoerak emango liratekeela eta zuzendaritza Amurrio eta Laudioko lantegietan 30 milioi euroko inbertsioa egitera konprometituko litzatekeela nabarmendu dute hiru sindikatuek.

Oharra plazaratu dute ELA, CCOO eta Independenteek gaur Tubacexen egiten ari diren lan hitzarmenaren bozketa dela eta. 2021. urtera arte indarrean egongo litzatekeen balizko hitzarmen horren onurak nabarmendu dituzte.

Hemen ikusi daiteke oharra osorik:

Alde batetik, langileen soldatetan “Kontsumo Prezio Indizea baino igoera handiagoa” emango litzatekeela azaldu dute. Horrez gain, lanpostuak egonkortuko lituzke hitzarmen berriak, hiru sindikatuen arabera. “87 kontratu mugagabe sortuko lirateke”, azaldu dute.

30 milioi euroko inbertsioa lantegietan
Hori ez ezik, sindikatuek azpimarratu dute zuzendaritzak 30 milioi euroko inbertsioa ere gauzatuko lukeela Amurrio eta Laudioko lantegietan. Errelebo kontratuak 2023. urtera arte luzatuko lituzkete baita, “txandaka lan egiten dutenei finkotasuna ziurtatzeko”.

Seme-alaben eta senideen zaintza
Sindikatuek nabarmendu dutenez, langileek laneko arropa doan garbitzeko aukera izango lukete, eta aukera izango lukete seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzeko, hauek 5 urte bete arte.

Edoskitzea pilatzeko parada ere izango lukete beharginek, eta baita norberak hartzeko dituen 10 egunak 2 orduka hartzekoa ere, senideak medikuaren kontsultara laguntzeko.

Horrez gain, langile guztientzako etengabeko prestakuntza programa gauzatzea barnebiltzen du hitzarmenak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide