2017ko maiatzean erabaki zuten Aiaratur elkartea desegitea. Egitura publiko-pribatu horrek kudeatzen zituen kuadrillako politikak turistak erakartzeko.
Edonola ere, ebazpen horren ondorioz, langile bat kaleratu behar izan zuten. Epaileek 14 urteko lan harremana aitortu diote beharginari kontratu eredu anitzen bitartez (azpikontratazioak, behin-behinekoak, obra amaitzekoa...), eta 60.000 euroko kalte-ordaina jaso beharko du. Izan ere, bidegabeko kaleratzea dela adierazi du epaitegiak.