Denboraldi gorabeheratsua izan da aurtengoa eskualdeko futbolarentzat. CD Laudioko zuzendaritzaren aldaketak protagonismo berezia hartu du azken asteetan. Aurreko zuzendaritzak utzitako zorrei aurre egin eta taldea zuzentzeko ardura Javi Zaballak hartu du, klubeko bazkideen gehiengoak bere alde bozkatu ostean. Klubaren etorkizunaren gaineko ezjakintasunarekin amaitu du Zaballaren izendatzeak.
Amurrio Clubak, bere aldetik, gertu ikusi zuen kategoria galtzea, baina azkenean mantendu du maila. Bertako entrenatzale Javier Peredak, ordea, agur esan dio denboraldi honekin talde amurrioarraren gidaritzari eta hemendik aurrera Iban Urbano izango da entrenatzailea.
Albiste ona CD Orduñak ekarri du. Denboraldia espero bezain ondo hasi ez bazuen ere, ligan 3. postua eskuratu eta mailaz igotzeko play off-etan sartzea lortu du. Bertan lortutako garaipenek erregional 2. mailako talde bihurtu dute klub urduñarra.
Iazko egoera berdinaren aurrean aurkitzen zen CD Orduña: play off-etako azkenengo partidan irabaziz gero erregional 2. mailako taldea bihurtuko zen. Aurten lortu egin du
Emakumezkoen taldea belaunaldi aldaketara egokitu da denboraldi honetan, entrenamendu gogorrek fruituak eman dituzte eta 6. postua erdietsi dute ligan eta 3. postua kopan. Haurren taldeak ere ahalegin handia egin du azken denboraldi honetan, 3. postua eskuratu du.
Altzarrate play-off-etan
Altzarrate futbol taldeko neskek ere donboraldi emankorra izan dute, ligan eta kopan 3. postua lortu zuten eta Euskal Ligara igotzeko fasean ere lehiatu egin ziren. Senior taldeak ez ezik, kategoria guztietako taldeek lortu dituzte emaitza onak. Bereziki azpimarragarriak dira kimuek ligan zein kopan eskuratutako bigarren postuak.
EMAITZAK
AMURRIO
AMURRIO CLUB
III. mailako taldea (gizonezkoak): 16. postua
Arabako preferentea (gizonezkoak): 17. postua
Ohorezko jubenilak (gizonezkoak): 1. postua
KASKAGORRI FUTBOL TALDEA
Jubenilak (gizonezkoak): 8. postua
Kadeteak A (gizonezkoak): 3. postua
Kadeteak B (gizonezkoak): 9. postua
IZAROBE ADC
Zaleak-preferente, areto futbola (gizonezkoak): 10. postua
LAUDIO
CD LAUDIO
III. mailako taldea (gizonezkoak): 14. postua
Jubenilak (gizonezkoak): 7. postua
Kadeteak A (gizonezkoak): 1. postua
Kadeteak B (gizonezkoak): 5. postua
ALTZARRATE K.E.
Altzarrate A, Senior (emakumezkoak): 3. postua -liga-
Altzarate A, Senior (emakumezkoak): 3. postua -kopa-
Altzarrate B, Kadete (emakumezkoak): 6. postua -liga-
Altzarate B, Kadete (emakumezkoak): 6. postua -kopa-
Altzarrate C, Haurrak (emakumezkoak): 5. postua -liga-
Altzarate C, Haurrak (emakumezkoak): 4. postua -kopa-
Altzarrate D, Kimuak (emakumezkoak): 2. postua -liga-
Altzarrate D, Kimuak (emakumezkoak): 2. postua -kopa-
Altzarate E, Benjaminak (emakumezkoak): 6. postua -kopa-
Altzarrate E, Benjaminak (emakumezkoak): 6. postua -liga-
LAUDIOKO HARROBIA CDFS
Zaleak-preferente, areto futbola (gizonezkoak): 12. postua
UXOA FSCD
Zaleak-erregional I. maila, areto futbola (gizonezkoak): 12. postua
OROZKO
ATXULAUR K.E.
Atxulaur erregional maila (gizonezkoak): 6. postua
Atxulaur A, jubenilak (gizonezkoak): 2. postua
Atxulaur B, jubenilak (gizonezkoak): 6. postua
Kadeteak (gizonezkoak): 4. postua
Atxulaur 04, haurrak: 7. postua
Atxulaur 05, haurrak: 2. postua
Atxulaur 06 A, kimuak: 10. postua
Atxulaur 06 B, kimuak: 7. postua
Atxulaur 08, benjaminak: 2. postua
Atxulaur 09, benjaminak: 4. postua
URDUÑA
CD ORDUÑA
III. mailako taldea (gizonezkoak): 3. postua
Senior taldea (emakumezkoak): 6. postua (liga)
Senior taldea (emakumezkoak): 3. postua (kopa)
Jubenilak (gizonezkoak): 7. postua
Kadeteak: 5. postua
Haurrak: 3. postua
Kimuak A: 6. postua
Kimuak B: 6. postua
Benjaminak A: 1. postua
Benjaminak B: 5. postua
ARRANKUDIAGA
CD INDARRA
III. mailako taldea (gizonezkoak): 10. postua
Jubenilak II. maila (emakumezkoak): 16. postua