Javi Zaballaren hautagaitzak irabazi ditu CD Laudioko hauteskundeak. 75 bazkidek eman dute botoa, eta 41 lerrokatu dira Zaballaren alde, beste 34k, aldiz, Carlos Larroryren hautagaitzaren alde.
Gauzak hala, Zaballak hartuko du klubaren zuzendaritza hurrengo lau urteetan. Ez da kargu hori betetzen duen lehen aldia izango, 2003tik 2006ra bitartean bera izan baitzen klubeko presidentea.
Hauek dira bere hautagaitzan osatzen duten pertsonak:
- F. Javier Zaballa Larrañaga
- Jone Josebe Muñoz Hernández
- Jesús María Pérez González
- Miguel Ángel Yuste Alonso
- César Augusto Martínez González
- Ángel Mª Hernáez Dorronsoro
- Iñaki Fernández Bernaldo
- Ibon Goikoetxea Pérez
- Bruno Mª Isusi Antón
Azken asteak oso biziak izan dira futbol klubaren barruan. Carlos Larroryk kluba zuzentzeko proposamena plazaratu zuen. Zaballak, ordea, Laudio Gorritazuri talde berria aurkeztu zuen. Azkenean, hauteskundeak egin dituzte CD Laudioren etorkizuna ebazteko.
Larroryk, bere aldetik, gutuna plazaratu du Zaballa zoriontzeko.