Ekainaren hasieran eztabaidatu zen Saratxoko saihesbidearen proiektua Arabako Batzar Nagusietan. Josu Lopez Ubierna Bide eta Mugikortasun Diputatuak azaldu zuen Foru Aldundiaren asmoa dela 2019ko udaberrian A-625 errepideko obrak hastea. Udazkenean esleipena egin nahi dute horretarako.
Hala eta guztiz ere, polemika ez da baretu iragarpen horrekin. Izan ere, Aldundiak zenbait aldaketa egin baditu ere -6.500 metro karratu gutxiago okupatzeko proiektuak-, zuzenketa garrantzitsuena ez du jaso. Saratxo Bizirik plataformak, Amurrioko Udalaren babesarekin eskatu zion erakunde foralari errotonda jartzea, lur okupazioa nabarmen murrizteko:
Hainbat iritzi
Josu Lopez Ubiernak, ordea, adierazi zuen neurri hori ez dela araudira moldatzen, eta baztertu egin du. Dani Trujillano Amurrioko Podemoseko batzarkideak, aldiz, uste du glorieta jartzearen ideia guztiz legezkoa dela: “hainbat adibide ditugu hemendik gertu, Arrigorriagan, adibidez”. Ondorioz, ekimen gehiago abiatuko ditu aldaketa jaso dezan A-625 errepideko proiektuak. Trujillanok kritikatu du Amurrioko Udalarekin eta Saratxoko Administrazio Batzarrarekin hitz egin gabe iragarri dutela obrak hasteko asmoa.