Plaka bat jarriko dute, Guda Zibileko bonbardaketek hildako bizilagunen omenez

Txabi Alvarado Bañares 2018ko eka. 21a, 09:00

Nazien Condor Legioak bonbardatu zituen Arakaldo eta Arrankudiaga-Zollo.

Lau bizilagunen izenak jasoko ditu plakak. Arakaldoko Herriko Tabernaren paretan jarriko dute, bihar 19:00etan. 

Plaka bat jarriko dute ostiral honetan -ekainak 22- Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko udalek, 1937. urtean jazotako bonbardaketa faxistetan hildako auzokideen omenez. 19:00ean izango da zita, Arakaldoko Herriko Tabernan.

Lau bizilagunen izenak jasoko ditu plakak. Maria Luz Ginea Usategi da horietako bat. 25 urte zituela hil zen Ginea, haurdun zegoela. “Hegazkinek Urduñarantz zihoan tren bat bonbardatzeari ekin zioten Aretan. Bidaiariak korrika hasi ziren baina bonbek Maria Luz eta identifikatu gabeko ume bat erail zituzten. Hala azaldu du Txomin Egiluzek. Historiazale arrankudiagarrak egin du Aiaraldean jazotako bonbardaketei buruzko ikerketa, Anton del Rio Bilbaoren lekukotzak baliatuta.

Egiluzen ikerketen arabera, 1937ko ekainaren 14an beste herritar bat hil zuten bonbek: Segundo Elezkano, 17 urteko gaztea. Miñoien kuartela bonbardatu zuten egun horretan, eta bertan zegoen Elezkano, miñoi baten semea baitzen. “Bonba eraikinaren erdian erori zen eta metrallak errekara jaurti zuen gaztea”, azaldu du Egiluzek.

Bartzelonako bonbardaketa
Josefa Okeranzaren izena ere jasoko du ostiralean inauguratuko den plakak. Okeranza ez zen Aiaraldean zendu, Bartzelonan baizik. “Santanderren zegoen familia osoa, eta Bartzelonara ebakuatu zituzten”, aipatu du Egiluzek. 1939ko urtarrilean hirian jazotako bonbardaketa batzuen ondorioz hil zen Okeranza. Balkoian arropa eskegitzen zegoen bonba erori zenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide