[KIROL-EMAITZAK] Saskibaloia: Azken segundoetan ebatzi da denboraldi zirraragarria

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko eka. 25a, 09:00
Bedarbideko neskek bigarren postua eskuratu zuten ligan. / Bedarbide ST

Urduñako Bedarbide Saskibaloi Taldeko neskak Bizkaiko Txapelketan txapeldunorde geratu dira.  Drumgorri Sugarrak taldeak, aldiz, 2. mailara igotzea lortu du.

Azken partidetara arte izan da zirraragarria saskibaloi denboraldia Aiaraldean. Urduñako Bedarbide Saskibaloi Taldeko neskak Bizkaiko Txapelketan txapeldunorde geratu ziren. Noiz eta Otxomaietan jokatu zen ligako azken partidan ebatzi zen emaitza. Bedarbideko neskek, partida irabazteaz gain, Mungiako saskibaloi taldeak galtzea zuten beharrezko txapeldun izateko. Mungiak ere irabazi egin zuen ordea. Neska urduñarren emaitza bikainek klub bereko senior taldearen emaitzekin egiten dute talka, hauek azken postuan geratu baitziren ligan eta, ondorioz, mailaz jaitsi ziren.

Drumgorri Sugarrak talde laudioarrak ere azken unerarte izan zuen zabalik erregional 3. mailako txapeldun izateko aukera. Aurreko fasean lehenengo postua eskuratu ostean, Tikoti talde gasteiztarraren aurka neurtu zen La Granja kiroldegian txapelketako lehenengo postua ebatziko zuen partidan. Markagailuan goitik hasi zuten norgehiagoka, baina azkenean gasteiztarrentzat izan zen txapela, partida luze eta neketsu baten ostean. Bigarren postu horri esker, ordea, Drumgorri Sugarrak taldeak 2. mailara igotzea lortu zuen.

EMAITZA GUZTIAK

LAUDIO

SUGARRAK

Onaindia Sugarrak, Erregional II. maila (gizonezkoak): 8. postua

Drumgorri Sugarrak Erregional III. maila (gizonezkoak): 2. postua

Egaralur Sugarrak Senior III. maila (gizonezkoak): 4. postua

Lor-kun Sugarrak Senior II. maila (emakumezkoak): 11. postua

Capucci Katua Sugarrak Jubenilak II. maila (gizonezkoak): 8. postua

II. maila kadeteak (emakumezkoak): 1. postua

Café Araba Sugarrak Haurrak (emakumezkoak): 2. postua

Haurrak (gizonezkoak): 4.postua

Kimuak (emakumezkoak): 7. postua

Kimuak (gizonezkoak): 4. postua

URDUÑA

BEDARBIDE ST

I. maila senior taldea (gizonezkoak): 14. postua

I. maila senior taldea (gizonezkoak): 14. postua

Haurrak (emakumezkoak): 2. postua

Junior liga (gizonezkoak): 2. postua

Benjaminak (mistoa): 5. postua

AMURRIO

ZARAOBE ST

Erregional II. maila senior taldea (emakumezkoak): 1. postua

Erregional III. maila senior taldea (gizonezkoak): 10. postua

Kadeteak (gizonezkoak): . postua

Kadeteak I. maila (emakumezkoak): 2. postua

Kadeteak I. maila (gizonezkoak): 2. postua

Haurrak CB Zaraobe ST (emakumezkoak): 5. postua (errendimendu fasea)

Haurrak CB Zaraobe ST talde urdina (emakumezkoak): 2. postua

Haurrak CB Zaraobe ST talde horia (emakumezkoak): 6. postua -lehenengo fasean

Kimuak I. maila (emakumezkoak): 3. postua

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide