Aiaraldeko gimnasia talde bakarra da Amurrioko Aresketa. Aurten hainbat garaipen lortu dituzte, eta, ondorioz, denboraldiaren balorazio positiboa egin du klub amurrioarrak.
Aroa Elejaldek eta Nitai Romayk urrezko dominak eskuratu zituzten martxoko Gasteiz Hiria Txapelketan, uztaia eta pisuak erabilita, hurrenez hurren.
Euskadiko Txapelketan Nerea Monasteriok eta Paula Lopezek lehenengo eta hirugarren postuak lortu zituzten.
Arabako Txapelketan ere erakustaldi oso ona egin zuten amurrioarrek eta taldekako probetan gailentzea lortu zuten hainbat kategoriatan.
Gaur egun 80 kidek osatzen dute taldea eta 5 eta 28 urte bitarteko kirolariek parte hartzen dute bertan. Martxoan Aresketa Txapelketaren 6. edizioa antolatu zuen klubak eta Euskal Herri osoko 100 kirolari aritu ziren. Gimnasia artistiko emanaldiak ere eskaintzen dituzte.
Irati Diaz txapeldun
Aresketa kluba eskualdeko gimnasia talde bakarra den arren, Kimu kategoriako Euskadiko Txapelduna ere aiaraldearra da; Irati Diaz arakaldoarra. Leioako Sakoneta Klubarekin lehiatu da aurten Diaz eta maiatzaren 26an bilakatu zen Euskadiko Txapeldun, finalean Bizkaiko bost gimnasta onen aurka topo egin ostean. Eskola arteko jokoetan lortu zuen nagusitzea.
Diaz oso pozik azaldu da azken urtean egindako hobekuntza nabariarekin. Datorren urtean Espainiako txapelketetan parte hartzeko aukera izango du, Sakoneta klubean federatuta.
EMAITZAK
ARESKETA GIMNASIA KLUBA
Arabako txapelketa
Taldeka (benjaminak): 1. postua
Haizea Ugarte (benjamina): 2. postua
Alba Bra + Izaro Presilla (kimuak): 2. postua
Aroa Elejalde (kadetea): 3. postua
Ane Barrenengoa (senior): 1. postua
Taldeka (jubenilak): 2. postua
Taldeka (seniorrak): 1. postua
Gasteiz hiria txapelketa
Aroa Elejalde (kadetea): 1. postua
Ane Barrenengoa (senior): 1. postua
Nitai Romay (jubenila): 1. postua
Euskadiko Txapelketa
Nerea Monasterio (kadetea): 1. postua
Paula Lopez (kadetea): 3. postua