Abisu horia eta alerta laranja aktibatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arratsalde honetan, eurite handiak espero direlako EAEko hainbat puntutan. Jakinarazi dutenez, zenbait tokitan ordubetean 30 litro metro karratuko pilatzera iritsi daitezke. Haizeak ere “bolada oso gogorrekin” jo dezake, ohartarazi dutenez.
Larunbatean ere
Bihar ere abisu horia aktibatzeko asmoa du Segurtasun Sailak, 17:00etatik 00:00etara. “Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egongo dira, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea, barnealdean batez ere”.
Ekainaren 3an euri zaparrada handiak egon ziren eskualdean. Amurrio izan zen herririk kolpatuena: 50 litro pilatu ziren metro koadroko.