Iraila modu bizian hasi da eta asteburu honetan hainbat hitzordu izango dituzte parrandazaleek: Orozkon, Aiaran, Laudion, Urduñan eta Baranbion, hain zuzen. Hori Artziniegako jaiek bigarren asteburuari ekingo dietela ahaztu gabe.
Laudioko Extremadura Etxeak gaur abiatuko ditu ospakizunak eta igandera arte luzatuko dira. Egitaraua hurrengoa izango da:
Irailak 6, osteguna
18:00 // Argazki eta marrazki lehiaketa eta luntxa parte-hartzaileentzat
Irailak 7, ostirala
18:00 // Umeentzako jolasak eta Disko Jaia
20:00 // Flamenko jaialdia
21:30 // Disko Festa Keltu Soinuarekin
Irailak 8, larunbata
13:00 // Meza
13:30 // Luntxa
20:00 // Abisalaren dantzaldia
21:30 // Berbena: "Los Amigos del Swing"
Irailak 9, igandea
09:00 // Untxi, tortilla eta gazpatxo lehiaketa
13:00 // plateren aurkezpena
16:00 // Igel toka txapelketa
19:00 // Sari banaketa
19:00 // Sambitas taldea
20:00 // Txokolate jana eta jaien amaiera
Baranbioko Jaiak
Irailak 7, ostirala
17:00 // Briska lehiaketa
18:00 // Mus lehiaketa
18:30 // Txupinazoa
20:00 // Odoloste-jana
Prezioa: 1 euro
21:00 // Erromeria
Irailak 8, larunbata
11:00 // Arrainezko paella txapelketa
12:00 // Meza
GARRASTATXUKO BASELIZAN
14:00 // Paellen aurkezpena
14:30 // Paella lehiaketako sarien ematea
21:00 // Patxi Perez
HERRIKO PLAZAN
23:00 // DJ Ruba
Irailak 9, igandea
12:00 // Meza
GARRASTATXUKO BASELIZAN
14:00 // Erretiratuen bazkaria
GARRASTATXUKO TXOSNAN
16:00 // Trikitrixa
17:30 // Umeentzako uretako jolasak
19:00 // Txokolate jana
Etxaurrengo Jaiak
Irailak 8, larunbata
18:30 // Bederatziaurrena eta zozketa
19:30 // Parrillada eta erromeria Izalde taldearekin
Irailak 9, igandea
11:00 // Girotzea trikitiekin
12:00 // Meza nagusia
Ondoren birjinarekin prozesioa egongo da Aiarako lau administrazio batzarreko presidenteen eskutik
ELIZAKO ZELAIAN
13:00 // Aiara Dantza Taldearen dantza emanaldia
Jarraian, tartak zozketatuko dira
14:00 // Meza baselizan
14:30 // Bazkari herrikoia
Izoriako Arangutxi kultur elkarteko kideek prestatuko dute. 250 pertsonentzako tokia egongo da, gutxi gorabehera
16:00 // Keramika tailerra eta haurrentzako birziklapen jolasak
16:30 // Falkoneria erakustaldia
16:30 // Igel-toka txapelketa eta briska txapelketa arina
18:00 // Arrosarioa
20:00 // Arkume baten zozketa
Urduñako Antigua auzoko Jaiak
Irailak 7, ostirala
17:30 // Jaien hasiera txupinazoaren jaurtiketarekin
18:30 // Jolas tradizionalak eta bizikleta jokoak
20:00 // Txokotalada
22:00 // Berbena: DJ RA
Irailak 8, larunbata
11:00 // Patata tortilla txapelketa (tipularekin)
SARIAK
Helduak:
1. 50 euro
2. 35 euro
3. 20 euro
Adin txikikoak (16 urte arte):
1. 40 euro
2. 30 euro
3. 15 euro
Jai batzordeak patatak, tipulak eta arrautzak emango ditu, gainontzeko osagai eta tresnak parte hartzaileek eraman beharko dituzte.
13:00 // Meza
Hamaiketakoa egongo da irteeran, bertaratutako guztientzat
SANTUTEGIAN
13:00 // Tortillen aurkezpena eta epaileen erabakia
14:00 // Tortillen dastatzea, txosnan
18:00 // Mozorro lehiaketa
19:00 // Gure Ahaleginak txakolinaren dastatzea
21:00 // Auzokoentzako afaria
22:00 // Berbena:
DJ RA
3:00 // Berakatz zopa
Goikiria auzoko jaiak Orozkon
Irailak 8, larunbata
12:00 Meza eta luntxa