Laudioko Ermualdeko indusketetako eredua jarraituz, bisita antzeztuak iraila eta abendua bitarteko igande goizetan antolatuko dira. Doako bisitak diren arren plaza kopuru mugatua izango da eta aldez aurretik izen-emateko aukera egongo da basquemountains.com atarian. Atari horretan gainera, bisita antzeztuen zehaztapen gehiago aurkitu ahalko dira.
Lehenengo bisita antzeztua datorren irailaren 23an egingo dute eta bertan Artziniega “beste ikuspuntu harrigarri eta dibertigarri batetik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.”
Bisitak txakolindegietara
Bisita antzeztuena ez da, ordea, udalaz gaindiko erakundeak “Arabako gune honen turismo-potentziala dinamizatzeko” martxan jarriko duen ekimen bakarra. Abendura bitarteko larunbat goizetan Aiaraldeko txakolindegiak bisitatzeko aukera ere jarriko du mahaigainean. Ekimenean Artomaña, Arzabro, Gure Ahaleginak, Beldui eta Señorio de Astobiza upategiek hartuko dute parte.
Lehenengo bisita larunbat honetan egingo dute, Okondoko txakolindegian. Bisita antzeztuekin bezala. basquemountains.com atarian egongo da izen-emateko aukera, baita bisiten ordutegiak eta prezioak kontsultatzekoa ere.