Aurtengoa indusketa arkeologikoen hirugarren kanpaina da. Hiru urte hauetan Ermuko Andra Mari elizaren kronologia aurkitu dute. Orotara hiru eliza desberdin egon dira egungo santutegia aurkitzen den leku berdinean. Nekropoli bat ere topatu dute bertan.
Ekainean ekin zioten Ermualdeko indusketa arkeologikoetara bisita gidatu antzeztuak eskaintzeari. Logroñoko SAPO producciones antzerki taldeko aktoreak inguru arkitektonikoko historia kontatzeaz arduratzen dira, historia barreen bitartez kontatuz.
Bisita gidatuak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dituzte, beti arratsaldeko 19:30ean. Hauek dira hurrengo datak:
- Uztailak 14 (euskaraz)
- Uztailak 15 (gaztelaniaz)
- Uztailak 21 (gaztelaniaz)
- Uztailak 22 (euskaraz)
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide