Irailaren 21ean bukatuko da "Udari klik" lehiaketan argazkiak aurkezteko epea

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ira. 14a, 09:44
Formenteran ateratako argazkia bidali du, esaterako, Nerea Villak. / Aiaraldea.eus

Astebete barru itxiko da lanak aurkezteko epea. Webgunean bertan, sare sozialetan edota WhatsApp bidez (688848152) bidali litezke argazkiak. Irailaren 22tik 30era izango da bozketa fasea.

Ekainean aurkeztu zuen Aiaraldea Hedabideak "Udari klik" argazki lehiaketa. Aurtengo berrikuntza, irabazlea boto bidez erabakitzea izan da. Hain zuzen, webguneko bisitariek aukeratuko dute boza emanez lanik onena. Gainera, urriko lehen hamabostaldiko Aiaraldea Hemen egunkarian 8 argazki baloratuenak plazaratuko dira. Dagoeneko 80 argazkitik gora aurkeztu dira. 

7 egun lanak aurkezteko
Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Irailaren 21 arte izango du aukera argazkia bidaltzeko Aiaraldeko edozein herritarrek. Horretarako hiru bide proposatu dira: aiaraldea.eus ataritik igortzea lana, sare sozialetan irudiarekin batera @aiaraldea aipatzea (Facebook, Twitter edota Instagramen), edota erredakzioko telefonora bidaltzea (688848152). Parte hartzaileak bere izen-abizenak, argazkiaren izenburua eta emaila zehaztu beharko ditu. 

Webguneko bisitariak epaile
Irailaren 22tik 30era egongo da "Udari klik" atalean bertan argazkiak bozkatzeko aukera. Hortaz, urriaren 1ean jakingo da irabazlea. "La Casa de las cascadas" egurrezko etxeetan bi lagunentzat gau bateko egonaldia izango da saria.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide