Aiaraldeko "hamaikakoak", Euskaraldian parte hartzeko erabakia hartu duten eskualdeko hamaika lagun ezagunek, euskararen alde azaroaren 23tik abenduaren 3an antolatuko den "egitasmo erraldoian" parte hartzeko deia luzatu zuen atzo, Laudioko Herriko Plazan eginiko ekitaldian.
Iaz, Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu bezala, Ahobizi eta Belarriprestek kaleak hartuko dituzte hamaika egunez euskara erdigunean jarriz, Euskal Herri mailako ekimen berri honetan. Izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko, besteak beste, euskaraldia.eus atarian.