Endika Arribasek eta Ainara Berrocalek eginiko irudia garaile Udako Argazki Lehiaketan

Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 17:36
Anayeteko ibonetan -glaziar jatorriko lakuak- egin zuten argazkia. / Endika Arribas eta Ainara Berrocal

Anayeteko ibonetan egin zuten argazkia beste zazpi kiderekin elkarlanean. 169 boto jaso ditu argazkiak Aiaraldea.eus webgunean eginiko bozketan. Eneko Toqueroren irudia geratu da bigarren 117 botorekin eta Oskar Sanchez Aldamarena hirugarren 76 botorekin.

Igandean amaitu zen Udako Argazki Lehiaketako argazkiak bozkatzeko epea. Endika Arribas eta Ainara Berrocal laudioarren irudiak jaso ditu boto gehien: 169. Gauzak hala, eurek jasoko dute lehiaketaren saria: "Las casas de las cascadas" ekoturismo gunean 2 lagunentzat gau bateko egonaldia.

 

Anayeteko ibonetan -glaziar jatorriko lakuak- egin zuten argazkia. “Bederatzi pertsona joan ginen bertara bidaian, bi aiaraldear eta zazpi gipuzkoar”, azaldu dute. Hori dela eta, argazkia “lan-kolektibo baten emaitza” dela nabarmendu nahi izan dute, kide guztiek hartu baitzuten parte egitasmoan.

 

Eneko Toquerok Suitzan eginiko argazkia bigarren postua geratu da, 117 botorekin. Suitzako Matterhorn mendia agertzen da irudian. “Mendi hori da Tobleroneren ikurra. Gauzak hala, familiarekin bertara joan nintzenean, argazki hau ateratzea bururatu zitzaidan”, azaldu du Toquerok.

 

 

Oskar Sanchez Aldama geratu da hirugarren postuan. “Costa Bravan egin genuen argazkia”, azaldu du, “itsasoko izar asko omen zeuden toki batera eraman gintuzten. Hasieran ez genituen topatzen, baina azkenean lortu genuen batekin argazkia egitea”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide