10 tailer antolatu dituzte herritarrak erakartzeko Euskaraldira

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 3a, 12:43

Aiaraldeko hamaikakoa. / Aiaraldea

Bihar izango da aurreneko saioa Okondon. Eskualdeko 10 tokitan eskainiko dituzte ekimena sustatzeko saioak. 

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Euskaraldia ezagutarazteko 10 tailer antolatu ditu. Urrian gauzatuko dira denak, eskualdeko herri ezberdinetan. Ordubeteko iraupena izango dute saioek, antolatzaileen hitzetan. Apuntatzeko online bete behar da inprimakia, internet bidez. "Azaroan trebakuntza saio gehiago egongo dira", erantsi dute. Momentuz, egunak eta herriak zehaztu dituzte, "tokia apuntatzerakoan esango zaizue". 

Honakoak dira herrietako hitzorduak:

  • Okondo: Urriaren 4an, soteguna, 19:00etan. 
  • Amurrio: Urriaren 8an, astelehena, 18:30ean. 
  • Orozko: Urriaren 9an, asteartea, 18:30ean. 
  • Urduña: Urriaren 10ean, asteazkena, 18:30ean.
  • Laudio: Urriaren 16an, asteartea, 18:30ean. Biztanle kopuruagatik Laudion bi saio eskainiko dituzte. Bigarren hitzordua urriaren 30ean izango da, astelehenean, 18:30ean. 
  • Areta: Urriaren 18an, osteguna, 18:30ean.
  • Artziniega: Urriaren 19an, ostirala, 19:00etan.
  • Aiara: urriaren 23an, asteartea, 18:30ean.
  • Orozko: Urriaren 25ean, osteguna, 18:30ean.

Herrietako aurkezpenak
Irailaren 22an aurkeztu zuten Aiaraldeko hamaikakoa. Geroztik, batzordeak eratzen ibili dira. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, eta Ahobizi edo Belarriprest izateko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. 

Herri mailan nola antolatu zehazten dabiltza herritarrak orain. Dena den, aurreneko hitzorduak prest dituzte jada: Artziniegan, esaterako, ostiralean egingo dute Euskaraldiaren aurkezpena, 19:00etan. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide