San Pedro mendiko lubakietan indusketak egiteari ekingo diote berriro

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 10a, 13:29

Urriaren 15etik 31ra egingo dituzte ikerketa-lanak. Urriaren 20an auzolan irekiak egingo dituzte eta azaroaren 1ean, aldiz, ate irekien jardunaldia.

San Pedro mendiko indusketak aurkeztu dituzte gaur goizean Urduñan. Josu Santamarina Otaola arkeologoak eman du hurrengo ikerketen berri, Amurrio eta Urduñako alkateekin batera, bi udalek diruz lagundu baitute egitasmoa.

Astelehenetik aurrera helduko diete 2016ko urriko eta 2017ko maiatzeko kanpainetan eginiko lanei, eta urriaren 31ra arte egongo dira lanean. Hilaren 20an auzolan irekiak egingo dituzte goizean. Interesa izan dezakeen edonori luzatu diote bertan parte hartzeko gonbita. Azaroaren 1ean, aldiz, ate irekien jardunaldia antolatuko dute, indusketen emaitzak jendarteratzeko.

Hala ere, aukera egongo da indusketak beste edozein egunetan ere eremua bisitatzeko. Astelehenetik ostiralera egongo dira mendian, 9:00etatik 16:00etara. Santamarinak jakinarazi duenez, EHUko 14 ikasle bertaratuko dira indusketetara praktikak gauzatzeko.

Emaitza oparoak
Santamarinak nabarmendu duenez, aurreko bi kanpainetan oso aurkikuntza esanguratsuak egin zituzten. Besteak beste, hainbat txanpon topatu zituzten, baita Euzkadi egunkariaren orri batzuk ere. “San Pedro mendikoa izan daiteke agian Guda Zibiletik hona hobekien kontserbatu den gerra paisaia”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide