URA Agentzia ikertzen ari da atzo Nerbioi ibaian gertatutako isurketa

Aitor Aspuru Saez 2018ko urr. 15a, 09:51
Atzoko isurketaren irudia./ Mila Borde Beitia

Atzo Nerbioi ibaia aparrez gainezka agertu zen eskualdeko hainbat lekutan. URA Agentziak teknikaria bidali zuen laginak hartzeko.

URA Agentziak berretsi du atzo isurketa egon zela Nerbioi ibaian eta esku hartu duela. Aiaraldeko hainbat lekutan aparra bistakoa zen ubidean. Arratsaldean sumatu zuten herritarrek eta gauean nabarmena zen oraindik.

Ondorioz, agentziak teknikaria bidali zuen laginak eskuratzera zenbait puntutan. Eneko Albizuri erakundeko komunikazio arduradunak azaldu du oraindik ez dakitela zerk eragin duen aparra: "Izan daiteke isurketa zehaztugabea, saneamendu sistema oso kaskarra delako, edo izan daiteke isurketa puntu bakarrean".

Emaitzak izan bezain laster, URAk informazioa bere kabinete juridikoaren esku utzi beharko du, salaketak edo isunak kudeatuko dituen baloratzeko. "Probek iradokitzen badute enpresa bat izan dela, ezin izango dugu esan zein izan den prozedura osoa bukatu arte", argitu dute.

Bestalde, Eneko Albizurik zoriondu ditu herritarrak 112 telefono zenbakira deitzeagatik: "Protokoloa jarraituta, askoz errazagoa da horrelako kasuak ikertzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide