Kepa Sojo zuzendari laudioarrak laster ekingo dio bere bigarren film luzea grabatzeari. Eskualdea hautatu du hainbat pasarte jasotzeko, eta hori dela medio, gertuko figuranteak behar ditu.
Interesdunek mezu elektronikoa bidali dezakete peliculas@p7audiovisual.com helbide elektronikora. Ezinbestekoa da hurrengo informazioa gehitzea:
- Izen-abizenak
- Telefono zenbakia
- Aurpegiaren argazkia
- Gorputz osoko argazkia
- Bizitokia
Aurreratu bezala, eskualdean egingo dute grabaketaren zati bat, Artziniegan, alegia. Antonio Resines edo Ingrid García-Jonshon antzezleek parte hartuko dute proiektuan, besteak beste.