Urriaren 10ean abiatu ziren Himalaiara eskualdeko hiru gazteak beste 9 euskaldunekin batera; euskara ardatz, Sherpa herriko gazteekin harremanak estutu eta “bi herrien arteko zubiak eraikitzeko”.
Bidaiaren lehen astea igarota, Khumjung herrian sherpa gazteekin elkartu dira herriko eskolan bertan. Hortik aurrera batera jarraituko dute zeharkaldia.
Lehenengo gailurra
Altuerara egokitzeko lanetan daude orain, eta Khunde Ri, 4.200 metroko mendia igo dute aste hasieran horretarako. Zeharkaldi luzea dute oraindik aurretik, azaroaren 8ra bitarte, 6.000 metroko mendiak igotzeko erronka baitute.
