"Feministen herria" dela eta, hainbat deialdi egin dute eskualdean

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 23a, 14:37

Egitaraua aurkezteko agerraldia. / Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa

Aiarako Udalak Bilbora joateko autobusa antolatu du. Aiaraldeko Mugimendu Feministak, aldiz, trenez bertaratzeko hitzorduak indartu ditu.

Urriaren 27an, larunbatean, izango da "Feministen herria". Emakumeen mundu martxaren amaierarekin batera, Bilboko Areatza bihurtuko dute topaleku. Hain zuzen, egun osoko egitaraua antolatu dute.

11:00etan hasiko da Emakumeen Mundu Martxako kideekin solasaldia, gosari feministaren ondoren. 12:30ean "Feministon bakea eraikitzen" mahai-ingurua egongo da, eta 13:00etan "memoria feminista plazara" performancea.

Segidan, bazkaria egingo dute. 17:30ean iragarri dute manifestazioa, Arriaga plazatik abiatuta. Kontzertuek itxiko dute egitaraua. 30 proiektu feminista baino gehiago ezagutzeko parada egongo da, antolatzaileek adierazi dutenez. 

Aiaraldeko Mugimenduko Feministak goizez eta arratsaldez bertaratzeko deia luzatu du. Horretarako trenean elkarrekin joateko hitzordua jarri dute: Urduñatik 11:21ean aterako den trena hartuko dute goizean, eta 16:21ean abiatzen dena arratsaldean. 

Aiarako Udalak, bere aldetik, autobusa jarriko du herritarren eskura ekimenean parte hartzeko. Urriaren 25 arte egongo da apuntatzeko aukera. "Helburua elkarrekin joatea da bertako ekintzak ikusi eta parte hartzeko", adierazi du Miren Urresti Aiarako Kuadrillako berdintasun teknikariak. Izena emateko mezua bidali behar da cayala.miren@ayto.araba.eus helbidera, edo 686587889 zenbakira deitu.

Otsemeak taldeak mobilizaziora buruberokiak eramateko gonbita luzatu du sare sozialetan. Bestalde, Euskal Herriko neska* gazteok egitasmoak Aingura eta Lema proiektuak aurkeztuko ditu. Buruberoki tailerra ere egingo dute Areatzan. Horregatik, tailerrerako kamiseta zaharrak eramateko eskatu dute.

Astelehenean, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren asanblada
Urriaren 30ean egingo du Aiaraldeko Mugimendu Feministak hurrengo bilera irekia, 18:30ean Aretako Kultura Etxean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide