Ordu aldaketa ezbaian jarri du Europar Batasunak, eraginkortasun ezagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 24a, 07:19

2:00etan 3:00ak izango dira. / Flickr

Ebazpen legegilea aurkeztuko dute Europako Batasunean ordu aldaketa egin edo ez erabakitzeko. Energia aurrezteko eraginkortasuna kolokan jarri dute.

Larunbat honetan, urriaren 27an, aldatu behar da ordularia: 2:00etan 3:00ak izango dira. Europako Batzordeak, ordea, baztertzeko eskaera egin du: energia aurrezteko planteamendua izanik, goizean aurrezten dena gauean xahutzen dela argudiatuta. Neurriaren eraginkortasuna ezbaian jarri dute, beraz. 

Izan ere, 28 herrialdetan egin zuten kontsulta udan, uztailaren 4tik 16ra. Guztira 4.6 milioi pertsonak hartu zuen parte, eta %84 azaldu zen ordua aldatzearen kontra. Martxoan eta urrian izaten dira gaur-gaurkoz ordu aldaketak, eta %76k negatiboki baloratu zuen esperientzia. Udako ordutegia I. Mundu Gerran ezarri zen, energia gutxi zegoela eta. 

Lege aldaketa, bidean
Legea aldatzeko bidea, ordea, ez da berehalakoa izango. Alexander Winterstein Europako Batzordeko bozeramailearen hitzetan, ez dago proposamena aurkezteko data zehatzik. "Ez da egun batetik besterako prozesua izango", zehaztu du. Hain zuzen, Europako Legebiltzarrean eztabaidatu beharko dute egungo araudia, proposamen legegilea osatu eta gero. Bien bitartean, ordulari guztiak atzeratuko dira Europako Batasuneko 28 herrialdeetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide