6.189 metrora igo dira euskara eta xerpera, Imja Tse mendira

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko urr. 25a, 09:53
Espedizioko gazteak atzean Imja Tse eta Lhotse mendiak dituztela. / Oxigenoa Euskarari

“Oxigenoa Euskarari 6.000 metrotan ere” ekimeneko gazteek Imja Tse mendiaren gailurrera igo ziren igandean.

Besaide Astobiza, Jon Fonbellida eta Iker Zubizarreta aiaraldearren “Oxigenoa Euskarari 6000 metrotan ere” espedizioak aurrera jarraitzen du. Xerpa eta euskal gaztez osaturiko kordadak Imja Tse (6.189 metro) mendira igotzea lortu zuten igandean.

Urriaren 21ean 9:00etan iritsi ziren gailurrera espedizioko 12 gazte. “Oso ondo” ibili zirela adierazi dute. Eguraldia ere lagun izan zuten igoera egunean, “zerua oskarbi zegoen, baina egundoko hotza egiten zuen!”.

Gaua Imja Tse mendiko oinarri-kanpamenduan igaro zuten, 5.087 metroko altueran. Bertatik ekin zioten gailurrerako bideari.

Bi hizkuntza bidelagun
Xerpa eta euskal gazteek hilabeteko zeharkaldia ari dira egiten Himalaian zehar. Espedizioa bi hizkuntza gutxituen arteko zubiak eraikitzeko tresna izatea nahi dute. Bi aste daramate dagoeneko bi herrietako gazteek kordada berdinean elkarbizitzen eta elkarrengandik ikasten. Imja Tse mendia igota, Lobuche mendia igotzeko erronka dute orain.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide