Ruben eta David Blyth anaiak saritu dituzte Getxo Express lehiaketan, bigarren urtez jarraian

Publikoaren saria jaso zuten aiararrek.

Publikoaren saria jaso dute  Mi caballo negro de plástico filma laburragatik. Iaz lehen saria irabazi zuten lehiaketa berean.

Getxo Express lehiaketaren III. Edizioan saritu dituzte Ruben eta David Blyth anaiak. Publikoaren saria jaso dute  Mi caballo negro de plástico filmagatik. “42 ordu izan genituen filma egiteko”, azaldu dute Arespalditzako anaiek. Beste bi baldintza ere bete behar izan zituzten: Getxoko leku batzuk eta xakeko zaldi beltza agertzea. Epea amaitu baino ordu erdi lehenago entregatu zuten lana.

Koldo Serra zinemagilea (Bosque de sombras, Gernika) izan zen epaimahaiko kideetako bat. 25 lan aurkeztu ziren guztira norgehiagokara.

Honakoa ez da arespalditzarrak lehiaketa horretan saritzen dituzten lehen aldia. Iazko edizioan lehen saria eskuratu zuten ondorengo filmarekin:

Horrez gain, duela hilabete batzuk bigarren saria eskuratu zuten Bilbao SeriesLand Fake Trailer lehiaketan, lan honegatik:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide