Gaur -azaroak 14- argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 95. zenbakia. Hainbat gai jorratuko ditu agerkariak, baina bat izango da nagusi: mikromatxismoak. Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren Feminismoaren lan-ildoak ikus-entzunezko proiektua garatu du gai hori lantzeko. Eskualdeko hamabi emakume elkarrizketatu dituzte, eta lau orriko erreportajea atondu dugu ahots horiek baliatuta.
Horrez gain, Himalaiara euskararen eta xerperaren arteko zubiak eraikitzera joan diren gazteei eginiko elkarrizketa ere dakar hamabostekariak. Etxegabeei buruzko artikulua, Estitxu Ortizi eginiko elkarrizketa eta beste hainbat eduki ere topatu ahal izango ditu irakurleak.