Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere egitasmoan parte hartu duten kide guztiei harrera egin zieten atzo Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Bertan egon ziren Jon Fonbellida, Besaide Astobiza, Iker Zubizarreta eta Julen Reketa aiaraldearrak. Iragan astean itzuli ziren Himalaiatik, euskararen eta xerpa herriaren arteko zubiak egitetik.

Andres Urrutia euskaltzainburuak egin zien harrera espedizioko kideei. Eraikina bisitatu zuten lehenbizi, eta Bernardo Atxaga eta Miriam Urkia euskaltzainekin mintzatzeko parada izan zuten gero.
Oxigenoa Euskarari 6.000 metroan ere ekimenak harreman zuzena du Euskaltzaindiarekin, Felix Mugurutza euskaltzain urgazleak Felipe Uriarte mendizalearekin batera garatu baitzuen proiektuaren hazia.
