Gardea, Latiorro eta Ugarte auzoetatik, zein Aretatik abiatu dira zutabeak eta giro zaratatsuan herrigunerantz jo dute.
Eguerdian elkartu dira eskualdeko Ahobiziak eta Belarriprestak eskutik lotuta plazan. Kiribilak osatu dituzte bertan eta gune ezberdinetan eta partaidetza bilatzen hasi da ekitaldia. Bertsolariek, musikariek, antzezleek, dantzariek ikuskizuna bultzatu dute Ahobizi eta Belarriprestei, herritarrei alegia, protagonismoa emateko. Besteak beste, Korrikako abestia dantzatu da lehenengo aldiz oholtza gainean Aiaraldean.
Euskara egunero erabiltzeko hautuarekin bukatu da ekitaldia, baina ez eguna. Izan ere, gastronomiarako, musikarako, jokoetarako, dantzarako eta lagunekin trago bat hartzeko tartea egon da plazan, bazkari herrikoi erraldoia hasi arte.
Argazkiak: Txabi Alvarado, Aitor Aspuru, Aimar Gutierrez eta Izar Mendiguren.