aiaraldea.eus

Enkarkiren denda berria, mota askotako makina eta tresneriaren erakusleiho

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia   Jendartea  Aiaraldea

Astelehenetik ostegura 8:00etatik 18:00etara zabaltzen dute dena. Ostiraletan, aldiz, 14:00ak arte daude.

Enkarkiren denda berria, mota askotako makina eta tresneriaren erakusleiho
Arza poligonoan dago denda. / Enkarki | Ikusi handiago | Argazki originala

Indartsu hasiko du urte berria Enkarkik, Arza poligonoan duen denda berritu baitu. Duela gutxi inauguratu zuten establezimendua:

Mota askotako makina eta tresneriak topatu daitezke bertan: lorezaintzakoak, garbiketakoak, brikolajekoak, soldadurakoak, eraikuntzakoak... Nilfisk, Metabo, Jonsered, Galagar, Master, Bosch edo Rubi marketako aparatuak eskaintzen dituzte, banatzaile ofizialak baitira.

Alokairua  da Enkarkiren indargune nagusia. Mota askotako gailuak lagatzen dituzte, erosteak dakarren diru inbertsioa egin gabe erabili ahal izateko.

Hala ere, ez dira salmenta eta alokairu hutsera mugatzen. Bezeroek izan ditzakete duda eta arazoak konpontzen ere ahalegintzen dira, arreta pertsonalizatu eskainiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa