Gaur -azaroak 6- hasiko da 2019ko zinema denboraldia Aiaraldean. Miamor perdido komedia erromantikoa eskainiko dute Amurrio Antzokian, 19:30ean. Datorren asteburuan eskualdeko beste bi aretotan ere ekingo diote filmak proiektatzeari: Donibane Aretoan eta Laudioalden.
Hainbat motatako pelikulak eskainiko dituzte: thrillerrak, animaziozkoak, dokumentalak... gehienak, gainera, duela oso gutxi estreinatu dira.
Dantza filma ikusgai
Urtarrilaren 27an filma berezi bat ikusteko aukera egongo da Amurrio Antzokian. Telmo Esnal zinemagile euskaldunaren Dantza lana. Euskal dantzak ditu hizpide pelikulak, inolako elkarrizketarik baliatu gabe.
Hemen ikusi daiteke eskaintza osoa.