Zuzendarietako bat, Itziar Zorita, bertan izango da.
Vincent umezurtz geratutako balea konkordun gaztea da. Ozeanoak bere kantu magikoaz babesten zituen azken Balea-kantariaren semea izanik, gurasoak galtzeak eragindako oinazea jasaten du, eta bere gaitasunetan zalantzak ditu. Leviathan munstroa iceberg ilun batetik ihes egin eta itsasoko bizitza guztia bere tinta pozoitsuarekin mehatxatzen hasten denean, Vincentek hura geldiarazteko bere kantu propioa aurkitu behar du. Hala ere, ziurgabetasunak gaindituta, itsaso sakonean barrena bidaia arriskutsu bati ekiten dio, gurasoak Izarren Putzu mitikotik erreskatatzeko asmoz; izan ere, aitak Leviathana garaituko duela espero du. Walter —zaintzaile lanak egiten dituen erremora arrain zorrotza— eta Darya —orka gor-mutu ausarta— lagun dituela, Vincentek beldurrei aurre egin eta bere kantu propioa aurkitu beharko du ozeanoak salbatzeko.
Hizkuntza: Euskara
Araba, XIX. mendea. III. Karlistaldia hilzorian dagoen bitartean, emakume batzuk itota agertzen dira Gasteizko kanpoaldean. Ángela Berrosteguieta, biktimetako baten ahizpa, justizia bila dator, frogatzera Juan Díaz de Garayo nekazari analfabetoa dela kriminala, hain justu. Haatik, Pío Pinedok —aguazilen buruak— aurre egin beharko die gerra-garaiko baliabide faltari, batetik, eta agintarien presioari, bestetik; izan ere, hilketen bolada gero eta handiagoa ezkutatzea nahiago dute agintariek.
Hizkuntza: Euskara
Michi zazpi urteko mutikoaren haurtzaro zoriontsua aitaren heriotza bortitzarekin amaitzen da. Artista ibiltari honek bizitzako txoko bakoitzean magia eta umorea ikusten irakatsi dio haurrari. Urteak igaro ondoren, Michi gizon mingots, bortitz eta gorrotoak jandako bat bihurtu da. Agerpen harrigarri batek eta Conchitarekin berriz elkartzeak, haurtzaroko maitasunak, paradisu galdua eta bere aitak irakatsi zion mundu-ikuskera urratzailea berreskuratzen lagunduko diote. Gizon berri bihurtuta, patuak abentura bat bizitzera eramango du, eta behin neskatoari egin zion maitasun-promesa betetzen saiatuko da. Jose Mota da zuzendaria.

Hamarkadetan tortura tabua izan da euskal gizartean. Hamarkadetan shock egoeran egon gara, berba txikiena egiteak ere bertigoa ematen zigula.