Eragin handia ari da izaten EAEn lan gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan gaurtik hilaren 25era arte egiten ari diren grebak. Sindikatuen arabera, langileen %65ak egin du bat deialdiarekin.
Aiaraldean, aldiz, txikiagoa izaten ari da jarraipena. Amurrioko Virgen Niña ikastetxean langileen %18ak egin du bat lanuzteekin. Urduñako Andra Mari ikastetxean bi behargin batu dira sindikatuen deialdira. Laudioko La Milagrosan, aldiz, ez da inor batu grebara.
Lan hitzarmena berritzea eta irakaskuntzako hainbat sektoreren baldintzak hobetzea eskatzen dute lanuztera batu diren langileek, besteak beste.