Buruko gaixotasunak dituzten pertsonentzako pisu berri bat irekiko dute Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urt. 17a, 07:00

3.766 sinadura bildu zituzten Asasameko kideek "etxebizitza zerbitzu duina" eskatzeko. / Asasam

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzako etxebizitza berri bat ere irekiko dute, 15 erabiltzailerentzako tokiarekin.

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du pisu berria irekiko duela aurten Aiaraldean buru gaixotasunak dituzten pertsonentzako, 175.000 euro baliatuta. Etxebizitzak sei pertsonentzako tokia izango du eta urte erdi barru egongo da martxan, Aldundiaren aurreikuspenen arabera.

Horrez gain, Bizkaiko Aldundiarekin negoziatuko dute, Urduña, Orozko, Arakaldo eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrek ere izan dezaten Arabako baliabideez gozatzeko aukera.

Sinadura bilketa
Asasam elkarteko kideak pozik azaldu dira albistearekin. Gaur egun hiru pertsonentzako espazioa duen pisua kudeatzen dute elkarteko kideek, eta sinadura bilketa abiatu zuten iaz Aldundiari baliabide gehiago eskatzeko, “etxebizitza zerbitzu duina” eskaini ahal izateko. Arrakasta nabarmena izan zuen ekimenak, 3.766 sinadura bildu baitzituzten guztira.

15 pertsonentzako etxebizitza
Horrez gain, Aldundiak hedabideetan jakinarazi du beste etxebizitza bat irekiko duela eskualdean aniztasun funtzionala duten pertsonentzako. 15 erabiltzailerentzako tokia izango du azpiegitura berri horrek eta Aiaraldetik egunero Gasteizeko Etxebidea egoitzara doazen pertsonei bideratua egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide