Uholdeak eragin dituzte euriteek eskualdean

Erredakzioa 2019ko urt. 24a, 10:41

Amurrio eta Urduñan uholdeak eragin dituzte euriteek. Artziniegan ibaiak gainezka egin du, "La Teja"-ko zonaldean.

Euriteek uholdeak sortu dituzte eskualdeko hainbat txokotan. Ertzaintza La Muera ingurura bertaratu da trafikoa kontrolatzeko. Adierazi dutenez, egoerak hobera egin du, baina gune horretan arretaz gidatu behar dela ohartarazi dute. CD Orduñak bertan behera utzi ditu gaur arratsalderako aurreikusita zituen entrenamenduak.

Artziniegan ibaiak gainezka egin du goizean, "La Teja" inguruan. Amurrion ere gainezka egin du ibaiak, anbulategi parean, babes zibileko kideek adierazi dutenez.

Argazkiak: Urduñako Udala, Maddi Isasi, Kaitin Allende eta Diego Varela

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide