Urduña inguruan pilatu da ur gehien. Ertzaintzaz gain suhiltzaileek esku hartu behar izan dute ibaiak gainezka egin duelako.
Okondon, Orozkon, Artziniegan eta Urduñan trafikoa moteltzea eragin dute ur emariek.
Euskalmeten arabera, bihar ere euria egingo du eskualdean, baina ez horrenbeste.