90 kilometro orduko abiadura muga eta zigor sistema berria ezarri dituzte Aiaraldean ere

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko urt. 30a, 09:30

Luiaondoko radarra martxan dago berriro ere. / Aiaraldea.eus

Atzo sartu zen indarrean lege berria. Eskualdeko errepideetako seinaleak aldatuta daude dagoeneko. Zigor sisteman ere egin dituzte moldaketak. 

Orain arte 100 kilometro orduko abiadura zegoen tokietan, 90 kilometrokoa izango da gehienezko azkartasun muga. Espainiako gobernuak azken ministroen kontseiluan hartu zuen erabakia, eta hilabete eman dute bigarren mailako errepide sareetako seinaleak berritzen. Ondorioz, atzoz geroztik, indarrean dago neurri berria Aiaraldeko bideetan ere. 

Telefonoaren erabilera, 6 puntutan zigortua
Horrez gain, Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) sakelako telefonoa erabiltzeagatik zigorra handituko du: sei puntu kenduko dituzte, lehen baino hiru gehiago. Hain zuzen, drogen eraginpean gidatzeak zein alkohol probari uko egiteak besteko zigorra izango du telefonoa erabiltzeak. Azaldu dutenez, Whatsappen gisako aplikazioen erabilera nabarmen igo da, eta horrek gidarien arreta eskastu du. Modu horretan espero dute istripuak gutxitzea.

Ibilgailu handientzat aldaketa txikia
Bide bazterrak metro eta erdi zituen kasuetan zen 90 kilometro orduko abiaduran joateko derrigortasuna oraintsu arte. Aldaketarekin denek izango dute muga bera. Kamioien kasuan, 90etik 80ra jaitsi dute araua. Autobusei dagokienean, berriz, ez dute legea aldatu, "oso istripu gutxi" izaten dituztelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide