Asteburuak ez du tarterik emango aspertzeko. Izan ere, zinema, antzerki edo musika emanaldiak antolatu dituzte hainbat herritan.
Antzerkia
3 antzezlan eskainiko dituzte hurrengo egunetan diziplina horren jarraitzaileentzat. Gaur bi egongo dira Laudion. 17:30ean Kultura Etxean Nik nagusitan izan nahi dut... emanaldia taularatuko du Pánico Escenico taldeak eta 20:30ean inprobisazio saioa egongo da. Topaketa antierromantikoa izendatu dute. Biak doakoak izango dira.
Bihar, larunbatean, 20:00etan Alas rotas lanak hartuko du Amurrio Antzokiak. 6 euro balioko du sarrerak eta asiloa eskatzen duen errefuxiatuen errealitatea taularatuko dute.
Musika: kintoak eta Izaskun del Cerro
Bi hitzordu egongo dira musikaz gozatzeko. Bat gaur izango da Amurrion. Kintoek jaia antolatu dute eta Aldats elektrotxarangak joko du 20:00etan, Oharkabe erromeriak lekukoa hartuko du 23:00etan eta DJ Rubaren txanda helduko da 01:30ean.
Igandean, ordea, Izaskun del Cerrok eta tokiko hainbat sortzaileren ikuskizunak hartuko du Laudioko Kasinoa 18:30etatik aurrera.
Umeentzako hitzorduak
Haurrek ere eskaintza zabala izango dute asteburu osoan. Gaur Gurasolagun ekimenak Altxorraren bila ibiltzeko saioa antolatuko du 17:30etatik 18:30ak arte Arespalditzako sozialean.
Gainera, biharko elkartasun jaia prestatu du Kuskuak 16:30etatik aurrera Juan Urrutia plazan, Amurrion. Ekitaldiko etekinen %25a La Cuadri del Hospi egitasmora bideratuko dute.
Bestalde, Laudion Sorgin Zapatuen saioa egongo da ohi bezala larunbatean, 17:30etatik 19:30ak arte. Agate Deunako kapelak egiteko eskulana eta askaria eskainiko dituzte Lamuza parkeko ludotekan.
Eskualdeko zinema egitaraua ere moldatu da umeentzat. Orozkoko Donibane Aretoan Spidermanen azken filma emango dute 16:30ean 3,5 euroren truke eta Amurrio Antzokian, ordea, Asterix eta edabe magikoaren sekretua proiektatuko dute 17:30ean 3,75 euro ordainduta. Ordu berean, baina Laudioalden, Ploey animaziozko pelikula ikusteko aukera egongo da 3 euroko ordainduta.
Azkenik, atletismoa gogoko duten umeek Ikastolak antolatzen duen lasterketan parte hartzeko parada izango dute 11:00etatik aurrera.
Zinema helduentzat
Helduentzako pelikulak ere proiektatuko dira asteburuan. Hasteko, Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmaren bi emanaldi egongo dira Laudioalden larunbatean, 17:30ean eta 20:00etan, 3 euroren truke. Euskal dantzetan oinarritutako film mutua da Esnalena.
Horrez gain, Gente que viene y bah eskainiko dute Orozkoko Donibane Aretoan 19:00etan. 4,5 euro balioko du sarrerak helduentzat eta 3,5 umeentzat.
19:30ean La favorita pelikulak hartuko du Amurrio Antzokia. 10 izendapen jaso du filmak Oscar sarietan eta 5 euroren truke ikusi ahalko da.
Historia
Asteburuan historiak protagonismo handia izango du. Alde batetik, Orozkon memoria historikoa landuko dute hainbat modutan. Gaur hitzaldia eskainiko du Iñaki Egañak 19:00etan Donibane Aretoan eta bihar 12:00etan ikus-entzunezko lekukotzak ikusteko aukera egongo da, Josu Chuecak aurkeztuta. Amaitzeko, monumentua inauguratuko dute 13:00etan Lehendakari Agirre plazan.
Bestetik, Alberto Martinez Gutierrez-Barquinek Soxoko jurisdikzioari buruzko hitzaldia emango du 19:30ean Artziniega Museoan, bihar.
Dantzaldiak
Bi hitzordu ezberdin antolatuko dituzte dantzei lotuta. Lehenik eta behin, Erauntsi Dantza Taldeak bi erakustaldi egingo ditu Antzinako Andra Mari Ikastetxean igandean, 17:00etan eta 19:00etan. Elkartasun ekitaldia izango da. Horrez gain, Baisalak milonga egingo du Laudioko Gardeako zentro sozialean.
Artziniega Museoa
Artziniega Museoaren itxierak soka luzea ekarri du eta jarraipena izango du, mahai-ingurua egongo baita bertan udalaren (konfirmatzeke), Artadi enpresaren eta Artea elkartearen artean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!