Ordu aldaketa, baina zertarako?

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 30a, 10:20
Ordulariak aldatu beharko dira igandean. / Pixnio

Igandean 2:00etan 3:00ak izango dira, ordulariak ordubete atzeratu beharko dira.

"Zer duzu nahiago, ordutegi aldaketa kendu edo eutsi?" Galdera horri erantzun zioten Europako 28 estatuk, Europako Legebiltzarrak uztailean bideratutako kontsultan. Emaitzek ekimena alboratzearen alde egin zuten, %84 agertu baitziren ordu aldaketa etetearen alde.

Aldeko eta kontrako arrazoiak

Eztabaidan aldeko eta kontrako arrazoiak agertu zituzten ordezkariek. Ordu aldaketari esker lortzen da, batzuen aburuz, energia murriztea, aurrezte ekonomikoa, herrialdeen artean ordu sistema parekatzea, lo garaia hobetzea (argitasuna saihesten baita), osasun aldetik erritmoa aldatzeko gaitasuna (aldaketei aurre egiteko organismoa egokitzea sustatzen delakoan).

Kontrako argudioetan, berriz, aurrezte txikia nabarmendu dute; are, ekologisten iritziz, energia kontsumoa ugaritu liteke. Osasun arazoak eragin litzake, halaber, nerbio sistema alteratzea. Langileen produktibitatea jaisten dela dioten iritziak ere badira; antsietate, neke eta abarren eraginatik. Gainera, gaueko lana luzatzen da, gauez beharra dutenak ordubete gehiago aritzen baitira ilunpetan. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide