Gaur iritsiko da inprentatik Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 104. zenbakia. Ale berezia izango da, lau orriko gehigarri berezia izango baitu barruan: Aiaraldea Jaietan. Apirilean eta maiatzean eskualdean egongo diren jaien gaineko informazio guztia topatu ahal izango da bertan.
Horrez gain, beste hainbat eduki izango ditu agerkariak: LIDLen biltegiaren egoerari buruzko erreportajea, Jose Mari Basualdo txirrindulari ohiari eginiko elkarrizketa edota Saydi Lubanzadioren ibilbideari buruzko artikulua, besteak beste.