Igandean Fraileburu tontorraren azpian bi auto topatu zituzten eta horietako baten barruan giza arrastoak zeuden. Atzo bertan poliziak zabaldu zuen forentseen esku utzi zituztela frogak eta gaur 15:30ak aldera baieztatu diote Aiaraldea Hedabideari identifikazioa ez dela oraindik egin.
Gainera, Ertzaintzak adierazi du ez dakiela zenbat denbora beharko duten adituek lan hori egikaritzeko. 2013an desagertutako gizonezko baten arrastoak direla susmatzen du poliziak, baina oraindik ez dute hipotesi hori baieztatu.