Justizia Saileko forentseen esku utzi ditu Ertzaintzak atzo Fraileburun topatutako giza hezurrak. Arrasto horiek norenak diren identifikatzea izango da departamentu horretako kideen zeregina, baina ez dakite zehazki zenbat denbora beharko duten lan hori egiteko.
Autoa, aldiz, ez dute oraindik atera, zonaldearen formak asko zaildu egiten duelako. Poliziak jakinarazi du bigarren ibilgailu bat topatu zutela amildutako kotxetik gertu. Baina, nabarmendu dutenez, ez du gertaerarekin zerikusirik. “Abandonatuta zegoen, norbaitek berariaz botata”.
Giza arrastoak 2013an desagertutako gizonezko batenak direnaren susmoa du Ertzaintzak, baina momentuz ez dute hori baieztatzeko moduko daturik.