Josu Apraizek 3. postua eskuratu zuen Ugaoko Herri Krosean

Aitor Aspuru Saez 2019ko mai. 7a, 10:00
Josu Apraiz Ugaoko podiumean. / J. A.

Ugaoko Herri Krosa lehiatu zen igandean eta Josu Apraiz laudioarra 3. sailkatu zen. Gainera, eskualdeko kirolari gehiagok parte hartu zuten proban.

4. aldiz igo zen igandean Josu Apraiz laudioarra Ugaoko Herri Kroseko podiumera. Aurtengo edizioan 3. postua erdietsi du eta 2015ean, 2017an eta 2018an, ordea, 2. izatea lortu zuen.

Emaitza hori eskuratzeko lan gogorra egin behar izan zuen laudioarrak. Ugaoko Herri Krosak 5 kilometroko ibilbidea du eta zirkuitua 3 aldiz betetzen dute. Hasieratik Apraiz lehenengo postuan jarri zen eta 4 lasterkarik osatu zuten burua. 500 metro inguru falta zirenean lasterketa amaitzeko, laudioarrak erritmo aldaketa egin zuen lehiakideak atzean uzteko, baina ez zuen lortu guztiz gailentzea.

Ondorioz, Gorka Blascok irabazi zuen eta Sergio Mijancosek gurutzatu zuen bigarren helmuga. Josu Apraizek 3. postua bereganatu zuen 16 minutu eta 24 segundoko marka bete ostean.

Laudioarra ez zen izan aiaraldear bakarra Ugaoko lasterketan. Endika Arrazuria 6. izan zen eta Iñaki Galindez 9. izan zen gizonezkoen artean. Aiaraldeko emakumezkoek ere sailkapen onak lortu zituzten; Helene Arzuaga laudioarra 8. izan zen, Laura Mas Molina amurrioarra 9. eta Aitana Izagirre zollotarra 12., esaterako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide