Kultur sorkuntza Aiaraldean

Disko berriaren aurrerapena plazaratu du Patx&Run taldeak

Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 07:00

Egun gutxi barru aurkeztuko du Patx&Run taldeak bere bigarren diskoa. Lan horren aurrerapena plazaratu berri dute YouTube plataforman, lau abestirekin. Aurreratu dutenez, diskoak zortzi kanta izango ditu guztira.

Bost urteko ibilbidea du Patx&Run taldeak. Hainbat denbora geldirik egon ostean itzuli da agertokietara, taldekide berriekin. Aiaraldeko zein eskualdetik kanpoko hainbat musikarik osatzen dute proiektua. Larunbat honetan Artziniegan egongo dira jotzen, errefuxiatuen aldeko UdaberriRock jaialdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide