Berriak supermerkatuetako langile ordezkariek akordioa erdietsi dute eta batzarrak egingo dituzte hurrengo egunetan beharginek babestu dezaten.
Momentuz, gaur deitutako mobilizazioak bertan behera utzi dituzte eta akordioa behin betiko onartuko balitz, hurrengo asteko elkarretaratzeak ere ez lirateke egingo.
Printzipioz, LAB sindikatuak aurreratu du eskatzen ziren aldarrikapenak jaso dituela enpresak. Hau da, urtero 5 larunbat libre izatea, baita zubi bat ere eta norberak hartzeko bi egun libre. Horrez gain, sartutako aparteko ordu guztiak aintzat hartuko dira eta enpresa eta langileen artean adostuko dute nola konpentsatu.