Zinema eskaintza oparoa dakar urriko lehen hamabostaldiak

Erredakzioa 2019ko urr. 2a, 07:00
Sei filma proiektatuko dituzte guztira. / Aiaraldea.eus

Hemen kontsultatu daiteke sesio guztiei buruzko informazioa.

Datorren asteburuan hasiko da eskualdeko zinema eskaintza. Azken hilabeteetako estreinaldiak eskainiko dituzte Laudioaldeko eta Amurrio Antzokiko pantailetan.

Hauek dira proiektatuko diren filmak:

Agur Etxebeste!
Zinemaldian estreinatu zen Aupa Etxebeste! filma ezagunaren bigarren zatia. Urriaren 5 eta 6an, aldiz, Laudion ikusi ahalko da. Lehen egunean bi sesio egongo dira: 17:30ean euskaraz proiektatuko dute filma eta 20:00etan, aldiz, gazteleraz. Igandean ere bi proiekzio egongo dira, ordu berdinetan, baina biak izango dira gazteleraz. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da kasu guztietan.



Toy Story 4
Pixarren saga ezagunenaren laugarren atala ikusteko parada egongo da igandean -urriak 6- 17:30ean Amurrio Antzokian, 3,75 euroren truke. Txetxu Urkijo zinemazale laudioarrak filma honen kritika plazaratu du duela gutxi.

Erase una vez en... Hollywood
Laudion zein Amurrion egongo da Quentin Tarantino zinemagile estatu batuarraren bederatzigarren filma ikusteko aukera. Amurrio Antzokian urriaren 6 eta 7an proiektuko dute 19:30ean eta 20:00etan, hurrenez hurren. Igandeko sesiorako sarrerek 5 euro balioko dute eta astelehenekoek, aldiz, 3,75 euro.

Laudioalden, aldiz, urriaren 12an proiektatuko dute Brad Pitt eta Leonardo Dicaprio protagonista nagusi gisa dituen filma, 17:30ean eta 20:00etan. Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da bi kasuetan. Filma honen gaineko kritika ere plazaratu du Txetxu Urkijok.

El Rey León
Marrazki bizidunetako filma kasikoaren “hezur-haragizko” bertsio digitala jarriko dute urriaren 13an Amurrio antzokia, 17:30ean. Sarreren prezioa 3,75 eurokoa izango da.

Elkano: Lehen mundu bira
Laudioalde aretoan, aldiz, Elkanok eginiko bidaiari buruzko animaziozko filma ikusteko aukera egongo da urriaren 13an, euskaraz. 17:30ean izango da sesioa eta sarrerek 3 euro balioko dute.

Adin guztientzako filma den arren, filma honek zabaltzen dituen ideiekiko kritika plazaratu dute Argia hedabidean.

Quien a hierro mata...
Quien a hierro mata... da Paco Plaza zinemagilearen azken filma. Thiller hori proiektatuko dute Amurrio Antzokian urriaren 13 eta 14an, 19:30ean 5 euroko sarrerarekin eta 20:00etan 3,75 euroko prezioan, hurrenez hurren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide